Bidean-en helburu nagusia osasun-garraio segurua, irisgarria eta prestazio bakoitzean esku hartzen duten gainerako baliabide publikoekin koordinaturik dagoena eskaintzea da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak ezarritako kalitate eta segurtasun irizpidetan oinarrituta, zeinak araudi eta bikaintasun-irizpide zehatzak jarraitzen dituzten.
Pazienteen lekualdatzea aurretik programatutakoa (kontsulta, tratamendu edota zentroen arteko lekualdaketetarako) edo premiazkoa (larrialdien aurrean) izango da. Izan ere, sozietate publiko honen eginkizuna osasun zerbitzu osagarri eta transzendente bat ematea da; Nafarroako biztanle guztiak zaindu eta senda daitezen, osasun-zentroetatik hasi eta etxeraino helduta, baliabide eta profesional propioekin.