Transporte Sanitario de Navarra Bidean, S.L. erakunde publikoa 2023ko apirilean sortu zuen Nafarroako Gobernuak, eta bere helburua Osasunbideako osasun-lekualdaketarako zerbitzua ematea da, hala behar badute, pazientearen beharretara egokitzeko segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzetan, prestazio horretan parte hartzen duten gainerako dispositibo publikoekin koordinatuta, une bakoitzean indarrean dauden zerbitzu-estandarren arabera.
Juridikoki, sozietate mugatua da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) baitan dago eta Osasun Sailari atxikitzen zaio.
Osasun-eremua gizartearekin, haren garapenarekin eta ongizatearekin gehien konprometitutako inguruneetako bat da; baina konpromiso hori ez da soilik osasun-arreta asistentzialera mugatzen, pazientea inguratzen duen guztia eta haren beharrak barnebiltzen baititu. Alderdi horietako bat, funtsezkoa, pazienteak lekualdatzea da, bai programatuta (kontsulta, tratamendu edota zentroen arteko lekualdaketetarako), bai premiazkoa (larrialdien aurrean).
Pazienteen lekualdaketa horiek irisgarritasun zein segurtasun baldintza egokietan eta prestazioan esku hartzen duten gainerako baliabide publikoekin koordinaturik egin behar dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak ezarritako kalitate eta segurtasun irizpidetan oinarrituta, zeinak araudi eta bikaintasun-irizpide zehatzak jarraitzen dituzten.
Testuinguru horri jarraiki sortu zen Bidean, Nafarroako Foru Komunitate osorako osasun garraioa eskaintzen duten sozietate publikoa, zeinaren eginkizuna osasun zerbitzu osagarri eta transzendentea ematea den; Nafarroako biztanle guztiak zaindu eta senda daitezen, osasun-zentroetatik hasi eta etxeraino helduta, baliabide eta profesional propioekin eta CPENen (Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa) parte den sozietate publiko baten bitartez kudeatuta.
Modu honetan, Nafarroako Gobernuak sektore publikoaren, zerbitzu publikoen eta politika publikoen aldeko apustu berri bat egin du; azken helburua Nafarroako herritarrei, kasu honetan Osasunaren eremuan, eskaintzen zaizkien zerbitzuen eta bizi-kalitatearen hobekuntza izanik eta pertsona sistemaren erdigunean kokatuz.
Fernando Domínguez Cunchillos
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria
Sozietatearen estatutuetan ezarritakoaren arabera, Administrazio Kontseilu batek administratu eta ordezkatuko du Bidean. Kontseiluak kide anitzeko kontseilu gisa jardungo du, eta gutxienez hiru eta gehienez hamabi kontseilarik osatuko dute.
Administrazio Kontseiluko presidentea Nafarroako Gobernuko Osasun Saileko titularra izango da, betiere Administrazio Kontseiluko kide bada.
2023ko ekainaren 26an, Bidean-ek bere egungo Administrazio Kontseilua izendatu zuen, hamaika kidek osatua:
Integritatea, objetibotasuna, zintzotasuna eta erantzukizuna oinarrizko balio etikoak dira Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barruan dauden sozietate publikoen jardunean.
Horregatik, 2018. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuko sozietate publiko guztiek dugu Etika eta Jokabide Kode bat, gure balio, printzipio eta jarduteko jarraibide etikoen adierazpen formala adierazten duena. Arau-maila du gure erakundeen barruan, eta, beraz, gure eginkizun bakoitza betetzean aplikatu beharreko esparru orokor eta gida da, jokabide etiko eta arduratsua bermatzeko.
Nafarroako Gobernuko sozietate publikoetako zerbitzu bereziak ematen ari diren lan-kontratuko langile eta funtzionario guztiek, beren jarduera guztiak burutzerakoan, kode honetan jasotako balio etikoei jarraitu beharko diete, eta printzipio etikoak betetzen saiatu beharko dute, ezarritako jarduera-jarraibideak aplikatuz.
Kodea Nafarroako Gobernuko sozietate publikoak osatzen dituzten pertsona guztiei aplikatuko zaie, beren posizio hierarkikoa edozein dela ere. Beraz, plantilla osoari aplikatuko zaio, bai kontratazio finkoari, bai aldi baterakoari, bai zuzendaritzari eta Administrazio Kontseiluetako kideei.
Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen Etika eta Jokabide Kodea esteka honetan deskarga dezakezu.