Nafarroako Gobernuak erabaki du osasun garraioko enpresa publiko programatu eta premiazkoa sortzea
Bidean Osasun Garraioak, Osasun Departamentuaren mendekoak, bere gain hartuko ditu orain bi esleipendunek egiten dituzten 240.000 lekualdatzeak, plantilla eta ibilgailu propioekin
Anbulantzia baten irudia barrutik.
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du osasun garraioko enpresa publiko bat sortzeko baimena ematea, egun bi enpresa pribatuk betetzen duten zerbitzuaz arduratzeko. Urtean 240.000 lekualdatze premiazko eta programatu egiten dira gutxi gorabehera.
Bidean Osasun Garraioak SL izeneko enpresa publiko berriak zerbitzua ematen duten egungo enpresetako plantillak subrogatuko ditu, aldi berean gaur egun Baztan Bidasoa eta SSG bidez ematen ari den zerbitzu honen garapenerako ezinbestekoak diren oinarri eta ibilgailu-flotarekin kontatzeko urratsak pixkanakako moduan artikulatuz, helburu horretarako 89 anbulantziarekin eta osasun larrialdietako 321 teknikarirekin hala nola gidariarekin kontatuz, izan ere, medikuntza eta erizaintza arloetako langileak betidanik Osasunbidea (SNS-O) zerbitzuaren eraginpean aritu izan dira.
Enpresa publiko honen eraketa juridikorako baimena lortzean datza lege mailako lehen urratsa, eredu berri honetarako trantsizioan, zein halaber erabilia izan den Balearrak edo Errioxa bezalako beste hainbat erkidegotan, baina bere inplementazio praktikoak tarteko epe bat beharko du zeinetan erabiltzaileek zerbitzu honekin kontatzen jarraituko duten. Nafarroako Foru erkidegoaren kasuan, modalitate mistoaren bidez egin dira oraindaino, horrela, garraiobideen mugikortasuna eta gaixoentzako oinarrizko arreta enpresa pribatu itunduen bidez eman izan da, osasun arreta aurreratua SNS-O zerbitzuko langileek eman izan duten bitartean. Osagarri bezala, Nafarroako Suhiltzaileak Zerbitzuko anbulantzien lankidetza erregular bat existitzen da, osasun larrialdien eta emergentzien arretarako.
Gaur egun, modalitate hori aldatu nahi da, izan ere, egoera bien prestazioa, premiazkoa nahiz programatua, Nafarroako Gobernuko langileekin eta baliabide propioekin egingo da –lankidetzari jarraipena emanez Suhiltzaileen Zerbitzuarekin-, ondorioz, eta SNS-O zerbitzuko langileek emandako osasun arreta aurreratua mantenduz, oinarrizko arreta eta garraiobideen mugikortasuna, halaber Osasun Departamentuarekin adskribatutako Nafarroako Gobernuko enpresa publiko batekin kontratatutako langileek emango dute.
Gaur onartutako Gobernu akordiorako balio izan duen dokumentazioan xedatua kontuan hartuta, “Nafarroako Osasun Garraioaren Enpresa Publikoaren zeregina da, Nafarroako Osasun Sistema Publikoko gaixoen osasun lekualdatzetarako zerbitzua, behar dutenean eta segurtasun, irisgarritasun hala nola gaixoaren beharrekiko egokitzapen baldintzetan ematea, betiere prestazio horretan parte hartzen duten gainerako baliabide publikoekin koordinatuta, une bakoitzean indarrean dauden zerbitzu-estandarrekin bat etorriz”.
Juridikoki, sozietate mugatu bat da; Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoaren (CPEN) baitan dago, Osasun Departamentuarekin adskribatuta. Sozietate publiko bezala, Batzar Nagusiak eta elkargo eran jardungo duen Administrazio Kontseilu batek administratu eta ordezkatuko dute, gutxienez hiru eta gehienez hamabi kontseilari barne hartuz, Kapital Sozietateei buruzko Legean xedatuari jarraiki.
Egungo esleipendunetako plantillen subrogazioa
Espedienteak, bestalde, barne hartzen ditu bere motibazioa eta sorrera helburua jasotzen dituen Jarduketa, Inbertsio eta Finantzaketa Programa bat, Estrategia Plana, sozietate nahiz kudeaketa arloen egitura, ondarearen eta baliabideen erregimena, esparru juridiko aplikagarria, ekonomia eta finantza aurreikuspena, profesionalak eta kudeaketa arloko gaiak, beharrezko softwarea, balizko oinarriak, anbulantziak, etab. alde batera utzi gabe, izan ere, orain hastear den bigarren fasea gauzatzeko esparrua osatzen dute, bere ardura izanik dagokion aurrekontu hornidura eskatzen duten prestazioak hala nola trantsizioa, giza eta baliabide esparruetan, gaur egun zerbitzu hau ematen duten enpresa biekin.
Inbertsioak aldagai ezberdinak eskatzen ditu (plantillak, ekipamenduak eta material hornikuntzak, horietarako ibilgailuak eta oinarriak) eta kronograma jada erabakitzeko asmotan dira, aukera nahiz eszenatoki ezberdinen arabera sortutako erakunde juridiko berriaren baitan, egungo kostuen gaineko datuak eta proiekzioak abiapuntutzat hartuz eta aldi berean, egungo plantillak subrogatuz.
70.000 lekualdatzetik gora, soilik Errehabilitazioan
Gai horiek guztiak laster zehaztuko dira esparru batean, alegia osasun garraioarenean, zeren oso garrantzitsua da horien jarduera mota eta barietatea kontuan hartuta. Beraz, eskatzen duten behin-behineko premia kontuan hartuta, “premiazko osasun garraioa”, “premiazkoa ez den garraio programatua” edo bestela “premiazkoa ez den garraio ez programatua” beharko dira. Gaixoaren bizi-egoeraren arabera, ondorengo anbulantzia moten erabilera eskatzen da: Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia (SVA); Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantziak (SVB), banakako ohiko anbulantzia (A1), Ohiko anbulantzia kolektiboa (A2). Eta azkenik, pertsona garraiatuen jomugari jarraiki, honako modalitateak identifikatzen dira: ospitale-zentrorako, Ospitale artekoa, Foru Erkidegoaren baitakoa eta honetatik kanpoa, etxez etxeko ospitaleratzeko zerbitzua, gaixo kronikoen eta pluripatologikoen unitateak, probintzia artekoak, ospitale altak, hemodialisi zerbitzua, Larrialdietako altak eta itzulerak, Errehabilitazio zerbitzuak, Onkologia; eta kontsultak, probak eta tratamenduak.
2022an emandako zerbitzuen harira, Nafarroan premiazko 29.623 lekualdatze eta premiazkoak ez ziren 208.798 burutu ziren; horietatik, ugarienak errehabilitaziokoak izan ziren (77.470), jarraian Dialisikoak (68.126), kontsultak (34.322) eta kimioterapia (10.132), kudeaketa-eredu berrian aplikatzekoa den jarduketa esparruaren erreferentzia estatistiko bat ematearren.